martes, octubre 18, 2005

Internet NG Jaurnaldiak


Dagoeneko beste postean esan dudan bezala gaur nere ikerketa taldeak Internet Next Generation Jaurnaldiak antolatu ditu Bilboko ingenieritza eskolan. Bideokonferentzia hauek aurrera ateratzeko Jon eta biok izugarri lana ta arazoak konpondu behar izan ditugu pasa diren egunetan. Hala ere, nola ez, gaur ere arazoak izan ditugu. LCD irudia gaizki ikusten zen, ezin baitzen diapositibak irakurri, ta jaurnaldien zehar aldaketak egin behar izan ditugu irudi dezente lortu arte. Askenean esan daiteke lortu dugula.

Gende ugari etorri da bideokonferentzietara hogeiaren bat. Baina, beti bezala, batez ere kredito batengatik etorri dira (nire anaia ere handik zegoen nahiz ta industriala izan xDD). Goizeko aurkezpenak gazteleraz izan dira baina nire ustez interesgarrienak arratsaldean izan dira ingelesaz. Zoritzarrez ez dut ondo ulertzen...

Baina esan daiteke hobe pasatu dutenak geuk, teknikoak, izan garela. Egun oson IRC-en beste zentruko bekadunekin farre egiten, kamarak mugitzen etengabe fokatzen nahi genuena (hauxe da: gende lota, asperturik eta abar), ateratzen ta sartzen nahi genuenean, ... Eta guzti hori gure txoko pribatutik lasai-lasai: