martes, abril 18, 2006

Geek euskaraz ???

Azken asteburuan, dakizuenez, aberri eguna ospatu zen. Urteroko ohitura galdu nuen ta aurten ez nuen arkumerik jan, lastima benetan x-D. Hau, Laudion nire anaiarekin bakarrik geratzeagatik, zorionez ez ziren denak desabantailak... Hala ere, gaur ez dut janariari buruz idatzi nahi, ezta aberri egunaz ere, euskara interneten baizik.

Euskara pixkanaka pixkanka zabaltzen ari da Interneten. Hasieran batez ere webatal ofizialean bakarrik agertzen zen, gero modan jarri ziren weborrialde "bilingües" (baina ia ia guztia erderaz zegoen) eta gaur egun bere erabilera gorantz doa zorionez gazteenek gero eta gehiago hitz egiten dutelako. Webgune berriak ateratzen ari dira euskaraz soilik eta hona hemen nire zerrenda Internetez eta software askeaz:
  • Zabaldu, Beste Digg klon bat baina euskaraz.
  • Sustatu, Diotenez Espainiako garrantzitsuenetariko bat (top 50 barruan).
  • Blogari, blogak euskaraz.
  • Blogak, blogak euskaraz.
Leku gehiago ezagutzen baduzue kontaidazue ;-).

2 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Beti bezala, interesgarria! Zorionak!

19/4/06, 19:04  
Blogger zako said...

Mila Ezker! Baina oraingoz ez dizuete proposatu beste leku interesgarri bat ere. Agurrak!!

21/4/06, 20:40  

Publicar un comentario

<< Home