Ganekogorta (998 m)
Ganekogorta (Wikipedia, Mendikat) izen berdineko mendikatea osatzen du beste mendi batzuekin (adibidez, hemen izendatutako Karamaka). Araba eta Bizkaia banandu egiten du eta Bilboko hurbiltasuneko mendi ezagunenetariko bat da (Pagasarriren parean). Antzina bere tontorretik adarra jotzen eta sutzarrak egiten zituzten Bizkaiko batzarretara deitzeko.
Jaitsiera uste baino zailagoa izan da. Ordu bata t'erdietan eguzkiak trinko jotzen zuen eta beste bi ordu behar izan ditugu etxera heltzeko. Egun gogorra (ez dut uste gauean festaz aterako naizenik xD).
Etiquetas: ganekogorta, mountain
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home