domingo, marzo 18, 2007

Santa Lucia auzoa

Atzo hasi ziren Deustuko jaiak Bilbon. Urtero joaten ginen parrandara, urteko lehen festak dira eta primeran igarotzen genuen. Urteak pasatu dira, Deustun istorio asko bizi izan gara baina aurten ez naiz gerturatu. Helduak egiten gara eta pixkanaka pixkanaka ohiturak ere aldatzen dira.

Deustura joan ordez goiz oheratu nintzen (orain gutxi arte ezinezkoa emango luke...) eta gaur goizean mendira joan naiz, Laudioko Santa Lucia auzora hain zuzen ere. Igoera zaila izan da, tabernetako keaz mediko aire garbiaz baino askoz gehiago ohituta nago (aldapa gogorrek ere ez dituzte gauzak errazten x-D). Hala ere, ordu eta erdi pasatuta lortu dut Santa Maria del Yermo santutegiraino heltzea.



Bidean jende ugarirekin topo egin naiz, Korrika-ren aldeko mendizaleen martxan, eta nik ezer jakin gabe. Zorionez ohartu naiz ostegun honetan gaueko 23.30 Laudiotik pasatuko dela korrika. Adi egon beharko dugu!!

P.D.: Ea hurrengo asteburuan Deustuko jaietara joango naizen...

Etiquetas: ,